Zer da Coding Bootcamp bat? Eta zergatik sortu zen bat Bilbon?

Posted on Posted in Uncategorized

Coding Bootcamp formakuntza modeloa Estatu Batuetan sortu zen duela 5-6 urte. Arrazoia? Enpresek ez zuten aurkitzen behar zituzten beste programatzaile junior (2-3 urte arteko esperientzia duena lanpostuan) eta ehundaka lanpostu hutsik gelditzen ziren, honek suposatzen duen errentabilitate galerarekin. Honen aurrean, EEBBetako hainbat enpresa bildu ziren eta Coding Bootcamp delako ikasketak sortu zituzten, non hiru hilabetetan zenbait ikasle hezitzen zituzten programatzaile junior izateko. Hiru hilabete intentsibo, non orduak eta orduak ematen dituzten programatzen ikasten, enpresek eskatzen duten mailarako prest egon arte.

 

Coding Bootcamp-etan lana aurkitzen du ikasleen %75a baino gehiagok. Arrazoia? Enpresek hainbeste programatzaile eskatzen dituztenez, azkar sartzen dira ikasleak lan merkatura. Gainera, enpresek asko baloratzen dute ikasleek hiru hilabete horretan egiten duten esfortzua eta haiek ikasteko gaitasuna.

 

Estatu Batuetan ez ezik, munduko leku askotan ere badago programatzaile falta hori. Eta Euskadi ez da salbuespena. Horregatik sortu zen hain zuzen ere BBK Bootcamp Bilbon. Gaur egun, Euskadiko programatzaile falta 300 pertsona baino gehiagotan estimatzen da. Gainera, astero 20 lan eskaintza inguru iragartzen dira publikoki (imagina asko ez direla publiko egiten). Europar Batasunak ere estimatzen du 2020rako 756.000 lanpostu sortuko direla arlo honetan.

 

Arazo honen aurrean jarri genuen martxan BBK Bootcamp 2018 apirilean. Lehen promoziotik %80a badago lanean eta urriaren 1ean hasi genuen bigarren promozioa, 17 ikasle gogotsurekin.

 

Zuk ere programatzen ikasi eta lanpostu bat aurkitu nahi baduzu, apunta zaitez hurrengo deialdira!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude