Ohiko galderak

BBK Bootcamp-ean ikasteko programatzen jakitea derrigorrezkoa da?

Ez! Beste lengoai batzuetan programatzen badakizu bikain. Ez badakizu, aldiz, lasai egon, zerotik hasiko baikara. Gogotsu etortzearekin eta ordenagailua erabiltzen jakitearekin nahikoa da. Ikasle batzuk beste batzuk baino arinago ikasiko dute, baina ez da ezer gertatzen, gure curriculum-a guztiek ikasteko eta atzeratuago doazenei laguntza handiagoa eskaintzeko diseinatuta dago.

 

Nolakoa da BBK Bootcamp-eko ikasle ideala?

Ikasteko motibatua izango da ideala, bootcamp-ak irauten dituen 12 astetan modu intentsiboan ikasteko gogotsu datorren ikaslea.

 

Bilbo edo inguruan bizi ez banaiz, parte-hartu dezaket?

Arazorik gabe! Egunero joan eta etorri zaitezke edota Bilbon logela/etxe bat alokatu. 12 aste bakarrik dira!

 

Nola funtzionatzen du onarpen-prozesuak?

 

  1. Web orrialdeko Izen-eman atalean online formularioa bete.
  2. Elkarrizketa presentzial bat egiteko ordua emango dizugu.

Bootcamp-ean parte-hartzeko hautatua izan bazara, gehienez aste bateko epean jakingo duzu. Ez bazaitugu aukeratu, hurrengo baterako zer hobetu dezakezun esango dizugu.

 

Nola jakingo dut hautatua izan naizen ala ez?

 

Email bat bidaliko dizugu elkarrizketa egin eta gehienez aste bateko epean. Epe horretan ez baduzu gure mezurik jaso, bbkbootcamp@code4jobs.com helbide elektronikora idatzi dezakezu.

 

Zeintzuk dira BBK Bootcamp-a ordaintzeko ditudan aukerak?

  1. Aurretiaz ordaindu eta beherapen bat lortu. Apuntatzen diren lehen 10ek %10eko deskontua jasoko dute. (aquí algo más?dependiendo de qué pongáis en egpañol)
  2. Hasieran %50a ordaindu eta bootcamp-a bukatu eta gehienez sei hilabetera gainontzekoaren (%50a) ordainketa egin.
  3. Gure beka bat lortu eta %50-%90 bitarteko deskontua lortu.

Guk lana topatzen lagunduko dizugu, ordainketa arazo bat bihur ez dadin.

 

Zein da prezio hori izatearen arrazoia?

Guri ere gustatuko litzaiguke merkeagoa izatea, baina zoritxarrez, kostuak direnak dira. Bootcamp honek edozein master baino gutxiago balio du. Kasu honetan orduak denbora tarte labur batean elkartu ditugu eta benetan beharrezko diren gauzetan kontzentratu gara, zure diru inbertsioak merezi izan dezan. Espainiako beste bootcamp-ek 6.000 euro baino gehiago balio dute, guk prezio erdian eskaintzen dizugu. Eta ziur gaude sei hilabete baino gutxiagotan egindako inbertsioa berreskuratzeko gai izango zarela, programatzaileen soldatak geroz eta gehiago igotzen ari baitira.    

 

Zer gertatzen da ez banaiz gai coding bootcamp-a ordaintzeko?

Ez dugu nahi diru falta arazo bat izatea. Horregatik, baliabide gutxien dituzten ikasleentzat bekak ditugu. bbkbootcamp@code4jobs.com helbidera idatziguzu eta gurekin elkarrizketa bat izateko hitzordua emango dizugu.

 

 

Ordenagailu portatil izatea beharrezkoa da?

Bai. Programatzaile guztiek ordenagailu bat behar dute. Ez da beharrezkoa ordenagailu berriena izatea baina bai, beharrezkoa da bat izatea.

 

Zein da coding bootcamp-aren ordutegia?

Ordutegi ofiziala 9:00etatik 18:00etara da, bazkaltzeko ordu batekin. Ostiraletan Happy Hour daukagu, beraz, zure klasekideekin edota enpresa gonbidatuetako profesionalekin gelditu zaitezke garagardo batzuk edateko. Bootcamp-a intentsiboa da, beraz izan daiteke bertan denbora gehiago gelditu nahi izatea, horregatik, instalazioak 21:00ak arte zabalik eta erabilgarri daude.

 

Zein da coding bootcamp-a, unibertsitateko gradua eta lanbide heziketaren arteko desberdintasuna?

Coding bootcamp-ak eduki guztiak 12 astetan eskeintzen ditu, lan munduan eskatzen dutena jakinda sartzeko denbora nahikoa. Unibertsitateko ikasketa eta lanbide heziketako gradu batzuek programazio ikasgai batzuk dituzte, baina kasu hauetan denboran zehar banatuta eta beste ikasgai batzuekin nahasita daude. Kasu honetan, kurtsoa hiru hilabetetan konprimatuta dagoenez, edukiak hobeto bereganatuko dituzu eta ebalozio azkarragoa izango duzu. Gainera, programatzen ikasten duzun bitartean, bestelako trebetasunak garatuko dituzu (komunikazioa, talde lana, lidergoa…), eta guzti hau azterketarik gabe!

 

Coding Bootcampean ikasten dena online ikasi dezaket?

Gaur egun nahi duzun guztia aurki dezakegu online, beraz, saiatu zaitezke. Baina jakin dezazun, estatistikek diotenez, online kurtso bat hasten dutenen %4ak bakarrik amaitzen du. Programatzaile gehienek badakite zein zaila den programatzen ikastea kideen edota irakasleen sostengurik gabe. Izan ere, coding bootcamp bat egiten ari direnetariko asko, aurretik online ikasten saiatu dira. BBK Bootcamp-ean irakasle, mentore eta zure kideei esker behar den guztia ikasiko duzula eta bukaeraraino motibatuta egongo zarela ziurtatzen dizugu.

 

Zergatik erabiltzen dugu .NET lengoaia?

Gaur egun euskadiko enpresek gehien eskatzen duten lengoaia da .NET. Enpresak .NET lengoaiarekin programatzen dakiten garatzaile juniorrak bilatzen ari dira, baina formakuntza hori dagoen jende nahikorik ez dagoenez, ez dituzte aurkitzen. Hori dela eta, bootcamp-a egin ondoren, badakigu oso erraz aurkituko duzula lana.

 

Bootcamp Amaiaerako Lana egingo dut?

Bai, unibertsitateko Gradu Amaierako Lana bezala, Bootcamp Amaierako Lan moduan plataforma bat garatzeko aukera izango duzu. Zuk izandako ideia bat izan daiteke, edota benetako enpresa batek momento horretan behar duen zerbait, 12 aste horietan zehar enpresa ugari ezagutzeko aukera izango baituzu. Gainera, Bootcamp Amaierako Lan hau lana aurkitzeko baliogarria izango da, enpresei egiten dakizuna erakutsiko baitiezu.

 

Bootcamp-a amaitzean ziurtagiri/titulu bat jasoko dut?

Bai. Ez da ziurtagiri oficial bat izango, baina zure izena eta NAN zenbakia daraman eta arrakastaz coding bootcamp bat egin duzula ziurtatzen duen titulu bat emango dizugu,

 

Coding bootcamp-ean parte-hartzeak ondoren lana izango dudala ziurtatzen dit?

Mundu mailan, bootcamp bat burutzen dutenen 75%ak lana aurkitzen du hiru hilabete baino denbora laburragoan. Bootcamp batzuetan, graduatuen %100ak lanpostu bat lortzen du. Enpresa euskaldunak .NET lengoaia ezagutzen duten programatzaileen bila daude, eta guk .NET lengoaian trebatuko zaitugu. Horretaz aparte, enpresekin kontaktuan egoten lagunduko dizugu eta baita zure curriculum-a, portafolioa  eta lan elkarrizketa bat prestatzen. Zu ikasteko gogoz etorri beharko zara eta bestelakoa guk jarriko dugu.

 

Zerikusirik al dauka BBK Bootcamp-ak Bilbao BBK Live musika jaialdiarekin?

Kutxabank eta BBK Fundazioa bi ekimenen atzean daude. Gainera, apirilean hasten den coding bootcamp-a BBK Live musika jaialdia hasten denerako amaituta egongo da. Ba al dago modu hobeagorik oporrak hasteko?