Nortzuk gara

BBK Bootcamp bi enpresen bat-egitearen ondorioz sortu da. Hain zuzen ere, BBK eta Code4jobs, 2017an Bilbon jaiotako startup bat, jendea XXI mendeko, hau da, iraultza digitaletik jaiotzen diren lanpostuetarako hezteko helburua daukana.

2018. urtearen hasieran beste aktore batzuk elkartu ziren: Bilboko Udala, GAIA eta Icaza Colaborando.

Guztion artean Euskadi etorkizuneko lanpostuetarako prest egoteko lan egiten dugu, inor ez dadin lan munduan hain beharrezkoak diren gaitasunik gabe geratu eta enpresek bilatzen dituzten profil profesionalak aurkitzeko arazorik izan ez ditzaten. Zuk ere kolaboratu nahi baldin baduzu, hemen aukera ezberdinak aurkezten dizkizugu.

 

Ezagutu BBK Bootcamp-eko taldea