BBK bootcamp-en kolaboratzaile izan nahi duzu?
Gurekin kolaboratzeko lau modu proposatzen dizkizugu:

Ikasleei bekak eman
enpresak eta bakarkakoak
Zoritxarrez, interesa daukaten guztiek ezin dute coding bootcamp-a egiteko kuota ordaindu. Kutxabank-ek BBK bootcamp-eko ikasleei maileguak eskeintzen dizkie, baina ziur gaude ikasle hauek asko eskertuko dutela beka bat jasotzea. Gurekin harremanetan jarri zaitez bekek nola funtzionatzen duen jakiteko, zure enpresarentzat ekarriko dituen onurak, ikusgaitasuna eta erantzukizun sozial korporatiboa ezagutzeko.
Babesle izan
enpresak
Bekez gain, BBK bootcamp-ak beste motatako laguntza bilatzen du baita ere. Bootcamp-aren barnean enpreseking networking ekitaldiak eta Demo Day antolatzen ditugu, non babesleen laguntza ezinbestekoa da, komunikabideetatik garagardoen horniketara arte. Gurekin harremanetan jarri babesle izateak nola funtzionatzen duen jakiteko, zure enpresarentzat ekarriko dituen onurak, ikusgaitasuna eta erantzukizun sozial korporatiboa ezagutzeko.
Ikasleak kontratatu
enpresak
Junior full-stack programatzaile profil baten bila zabiltza? BBK bootcamp-ean graduatutakoek ez dituzte ezagutza teknikoak soilik, baizik eta lanean hain beharrezkoak diren gaitasun profesionalak, besteak beste, iniziatiba, perseberantzia edota taldean lan egiteko ezagutza. Gure ikasleen xehetasunak ezagutu nahi badituzu, idatziguzu!
Mentore izan
enpresak eta bakarkakoak
Astero pertsona berri bat izango dugu BBK bootcamp bisitatzen programazio munduan izandako bere esperientziari buruz hitz egiteko, gai zehatz bat azaltzeko edota ikasleak ezagutu eta bere enpresarako talenturik hoberena bilatzeko. Zure zain gaude!