Hezkuntza modeloa

Hurrengo BBK bootcamp presentziala 2018ko urrilean hasiko da Bilbon eta 12 aste intentsibo iraungo ditu. 

Formakuntza sozioemozionala

Lan merkatuan eskatuko dizkizuten zenbait trebetasun landuko dituzu, taldean lan egitea eta komunikazioa besteak beste.

Bootcamp honetan ikasten ikasiko duzu, etorkizunean eman daitezkeen aldaketetara moldatu zaitezen klasera itzuli gabe.

Formakuntza teknikoa

 

.NET full stack developer izateko formatuko zaitugu, gaur egun Euskadiko enpresek gehien eskatzen duten programazio lenguaian.

Ez du inporta programazioan hasiberria bazara edota beste lenguai batean programatzen badakizu, zure ikasketa erritmo propioa jarrai dezakezu.

Oso modu praktikoan ikasiko duzu programatzen. Gainera, azterketarik gabe!

Enplegurako prestakuntza

 

Zure portafolioa, curriculum vitaea eta lan elkarrizketak prestatzen lagunduko dizugu. Baita ere zure Github portfolioa, enpresei erakutsi ahal izateko egin dezakezun guzti hori.

Momentu honetan programatzaileak bilatzen ari diren puntako enpresa teknologikoekin harremanetan jarriko zaitugu (halako profesional asko bilatzen ari direla aurreratzen dizugu, asko benetan!)

Zer nolako lanpostua lor ditzaket bootcamp-a egin ondoren?

  • Enpresa handi batean, talde bateko programatzaile junior bezala.
  • Startup bateko programatzailea.
  • Zuk sortutako enpresa batean (ekintzaile moduan).
  • Irakasle laguntzaile bezala coding bootcamp batean.

 

Zer ikasiko dut?

Bootcamp honen helburua da ikasleei, .NET plataforma erabilita, web-ean oinarritutako software sistema dinamikoak garatzeko ezagutzak ematea. Ikasleek informatikaren kontzeptuak eta teoria basikoa ulertzeko ezagutza jasoko dute, software programatzaile profesional izan daitezen. Batez ere aplikazio praktikoan, tekniketan eta erramintetan fokalizatzen gara.

  1. C# programazioari sarrera
  2. .NET (SQL…) databaseen programazioa
  3. .NET programazioa serbidorearen aldetik (HTML5, CSS3, ASP.NET MVC…) 
  4. Programazioa bezeroaren aldetik (Javascript, JQuery…)
  5. Web segurtasuna (enkriptazioa, hashing…)
  6. Amaierako proiektua: sor ezazu zure aplikazioa .net-en oinarrituta

 

Zer egingo dut egunero BBK Bootcamp-en?

 

Zenbat balio du BBK Bootcamp-ak?

BBK Bootcamp-en prezioa 3.000€-koa da. Hala ere, BBK Bootcamp-en pertsonen talentuan sinesten dugu eta ordainketa hau egiteko bekak eskaintzen ditugu. Zure baldintza ekonomikoen arabera, beka hauek matrikularen %50etik %100a harte ordaindu dezakete. Gainera, bekez gain, matrikulatzen diren lehen 10 ikasleek %10eko deskontua izango dute.

Idatziguzu bbkbootcamp@code4jobs.com

Bete ezazu hemen izen-emate formularioa